Unibertsitatearekin zerikusirik izan ez duten arazo teknikoak direla-eta, urriaren 26an eta 27an Cl@ve sistema ez da erabilgarri egon. Horregatik, Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamenduaren 7.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bidezkoa da 2 egun baliodunez luzatzea Klaustrorako 2023ko hauteskundeetan ikasleen arloko eta lotura iraunkorrik gabeko irakasle eta ikertzaileen azpiarloko hautetsiak behin-behinean aldarrikatzeko erabakien aurka erreklamatzeko epea.
Hortaz, hasiera batean urriaren 30eko 14:00etan amaitzekoa zen epea 2023ko azaroaren 2ko 14:00ak arte luzatuko da.