• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Erasmus + Praktikak

DEIALDIA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASLEAK ETA EGRESATUAK HAUTATZEKO, EUROPAKO ENPRESA ETA ERAKUNDEETAN PRAKTIKAK EGIN DITZATEN 2021-2022 IKASTURTEAN, ERASMUS+ PROGRAMAREN ESPARRUAN

 

IRAUPENA: bi hilabete gutxienez eta hamabi gehienez (lehenagoko beste Erasmus egonaldietan egindako denboraldiei batuko zaio hau).

ENPRESAREN EDO ERAKUNDEAREN ONARPENA: enpresa edo erakunde hartzaileak onartu egin behar ditu deialdian hautatutako ikasle eta egresatuak Erasmus+ praktiketako plaza bat eslei dakien.

BEKEN ZENBATEKOA: SEPIE Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak erabakiko du praktika-beka bakoitzaren zenbatekoa.

Ikasleak edo egresatuak ordaindu behar ditu istripu asegurua, erantzukizun zibilekoa eta praktikaldirako nahitaez kontratatu beharreko beste aseguruak.

Bi modalitate konbinatzen dituzten mugikortasun-programen kasuan —batetik herrialde hartzailera joanda egindakoak eta bestetik on-linekoak—, beste herrialdean fisikoki egondako aldia baino ez da finantzatuko.

Rural Kutxarekin sinatutako hitzarmenari dagozkion laguntzak ere emanen dizkie NUPek ikasle eta egresatuei. Laguntza horiek esleitzeko, funtsak jaso behar ditu NUPek, eta Rural Kutxak ezarritako irizpideak beteko dira.

BETEBEHARRAK: praktiketako plaza bat esleitzeak eta beka jasotzeak ez du esan nahi lan erlaziorik dagoenik onuradunaren eta enpresa edo erakunde hartzailearen artean, ez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin ere.

HAUTAKETA: deialdiaren oinarrietan kontsultatu behar dira ikasle eta egresatuak hautatzeko prozeduraren xehetasunak.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

  • Graduko eta masterreko ikasleentzat: ikastegi bakoitzak ezarriko du praktiken eskaera aurkezteko epea.
  • Egresatuentzat: deialdi hau argitaratu eta biharamunetik 2021eko irailaren 15era. Eskaerak on-line aurkeztu behar dira Unibertsitate-Gizarte Fundazioan (https://webfus.unavarra.es/inscripcio n/login/ERASMUSPLUS2022).

INFORMAZIO GEHIAGO: Unibertsitate-Gizarte Fundazioa http://www.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/enplegua-eta-praktikak/nazioarteko-praktik?contentId=181370&languageId=100001 eta http://www.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/enplegua-eta-praktikak/nazioarteko-praktik?contentId=191444&languageId=100001