• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Ingelesezko bakarrizketen III. lehiaketa

Izen-ematea: otsailaren 19tik 23ra arte

Xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ingelesezko bakarrizketen III. lehiaketarako deialdia egin du. Ikasleen artean ingelesezko oratoria gaitasuna sustatu nahi da lehiaketaren bidez.

Lehiaketa otsailaren 27an egingo da, Haginak eraikineko ekitaldi-aretoan, 16:30etik 21:00etara.

Norentzat

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko edo Masterreko ikasleak, betiere beraien ama hizkuntza ingelesa ez bada.

Eskaerak

Izena emateko inprimaki hau Iruñeko eta Tuterako campusetako erregistroetan aurkeztu behar da.

Epea: 2018ko otsailaren 23ra arte 14:30h

Gaiak eta puntuazioa

Unibertsitateko gai bati buruzko bakarrizketa egin beharko da.

Epaimahaiak kontuan hartu ditu elementu hauek: bakarrizketaren eragina, ingelesaren ezagutza, segurtasuna eta gaiaren ezagutza, hitzik gabeko hizkera, naturaltasuna eta adierazkortasuna, espazioa menderatzea, tonua eta ahotsaren proiekzioa.

Sariak

Lehen saria: tableta bat. 

Horretaz gainera, irabazleak NUP ordezkatuko du ingelesezko bakarrizketen III. lehiaketan. Balear Uharteetako Unibertsitatean egingo da 2018ko apirilaren 6 eta 7an.

Deialdiaren oinarriak

Ebazpena eta oinarriak