Epea: 2016ko azaroaren 18ra arte
Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitateak 2016-2017 ikasturteko bigarren seihilekorako deialdi bat ireki du. Deialdi hori Pyren programak finantzatzen du, eta programako unibertsitate kideetako (Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea) irakasleak gonbidatzeko da.
Erantzuna zalantza ohikoenei | |
---|---|
Noiz ezagutuko dira aukeratutako irakasleen izenak? | 2016ko azaroaren 25ean |
Hasierako eta amaierako mugaegunak Pabeko unibertsitatean irakasteko | 2017ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 5era |
Irakaskuntza arloak aldez aurretik egon behar du sartuta NUPren eta Paberen artean sinatutako hitzarmen orokorrean? | Ez |
Eskolak ingelesez ematea litekeena da? | Bai, baldin eta UPPAko masterreko arduradunak onartzen badu. |
Frantsesez zerbait jakitea beharrezkoa da? | Ez |
Pabeko Unibertsitateak laguntzen ahalko dio aukeratutako irakasleari ostatua bilatzen (nahiz eta irakasle espainiarrak ordaindu)? | Bai |
Harremanetarako pertsona: 2016/11/18
Persona de contacto: Cristina LACASTA (cristina.lacasta@univ-pau.fr)