2018-19
Laster iritsiko dira trukearen nazioarteko ikasleak.
Lagundu nahi diezu NUPen eta Iruñean egongo diren lehenengo asteetan, beren instalazioa eta egokitzapena errazteko?
Baiezkoan, segi irakurtzen...
BUDDY Nazioarteko Harremanetako Atalak diseinatu duen laguntza-programa bat da, eta bere helburua da trukearen ikasleei laguntza ematea NUPen eta Iruñean integratzen, alderdi akademikoan bezala sozialean ere. Berdinen arteko laguntza-sistema bat da, ikasleak Iruñera iritsi baino lehenago hasten dena, ikasleak etortzen diren lehen unetan eta NUPen pasatzen dituzten lehen asteetan gauzak errazteko.
Programa honetatik sortu zen Erasmus Pamplona AEP elkartea buddy programari jarraipena emateko eta beste jarduerak egiteko erasmus.pamplona@gmail.com
Zeinek har dezake parte BUDDY programan?
Aurreko urtean mugikortasunean egon diren edo hurrengo urtean egongo diren NUPeko ikasleentzat pentsatuta dago.
Zenbat irauten du programak?
Aurreikusten dena da BUDDY programak bi aste irautea gutxi gorabehera, Iruñera iristen direnetik. Hori da egokitzapena lortzeko gutxieneko denbora.
Zer lan egiten du BUDDY batek?
Nola jarri harremanetan nire BUDDYrekin?
Ikasleak iritsi baino bi edo hiru aste lehenago, Kanpo Harremanetarako Atalak jakinaraziko dizkio programako parte hartzaile bakoitzari dagozkion 2 edo 3 buddien izenak.
Non eman behar dut izena BUDDY izateko?
Posta elektronikoa bidali ONDOREN AIPATZEN DEN EGUNA BAINO LEHEN laster gaurkotuko da helbide honetara: programa.buddy@unavarra.es, eta gaian BUDDY ipini, eta beste datu hauek ere: