1.- ESKAERA EGIN AURRETIK |
Xedea Baldintzak Esleipen irizpideak Erakunde hartzaileak Deialdiaren oinarriak |
---|---|
2.- ESKAERA |
Eskaera: 1. txanda: 2024ko abenduaren 20tik 2025eko urtarrilaren 17ra 2. txanda: etenaldirik gabe, lehenbiziko txandako esleipena egiten duen ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, 2025eko abuztuaren 31ra arte. |
3.- ONARTUEN ZERRENDAK |
1. txanda / 2. txanda |
4.- BETEBEHARRAK |
Egonaldiaren aurretik eta ondoren |
Irakasleak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak hautatzea, bai irakaskuntzako edo prestakuntzako nazioarteko egonaldiak egiteko Erasmus+ programaren barnean, eta 47 dirulaguntza esleitzea egonaldi horiek finantzatzeko.
Hiru modalitate daude:
Bisita egiteko epea | 1. Txanda | 2. Txanda | ||
---|---|---|---|---|
A) UNITA partzuergoa (I. eranskina) |
2025eko abenduaren 19ra arte | I+I |
8 irakaskuntzarako |
|
TEKAZELak | 5 prestakuntzarako |
|
||
B) Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza (NUPen hitzarmenen bilatzailea) |
2025eko abenduaren 19ra arte | I+I |
8 irakaskuntzarako |
|
TEKAZELak | 6 prestakuntzarako | |||
C) Erasmus-Herrialde Ez Elkartuak (II. eranskina) |
2025eko abenduaren 19ra arte | I+I | 2 irakaskuntzarako 2 prestakuntzarako |
|
TEKAZELak | 4 prestakuntzarako |
Bisitaren iraupena, gutxienez: 2 jarduera-egun. Gehienez 7 egun finantzatuko dira, bidaia barne.
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko soldatapekoa izatea eskaera aurkezten den egunetik egonaldia bukatzen den egunera arte.
2. Irakasle aritzeko bisitak Europako erakundeetan egiten dituzten langileen kasuan, ezinbestekoa izanen da destinoko erakundearekin izenpetutako hitzarmenean jasota dagoen jakintza-arloren batean eskolak ematea NUPen (Kontsultatu I eranskineko "UNITA destinoak" eta NUPen hitzarmenen bilatzailean).
3. Irakasle aritzeko bisitak herrialde ez-elkartuetako erakundeetan egiten dituzten langileen kasuan ere, ezinbestekoa izanen da destinoko erakundearekin izenpetutako hitzarmenean jasota dagoen jakintza-arloren batean eskolak ematea NUPen (Kontsultatu II eranskineko "Herrialde ez-elkartuetako destinoak").
Hautaketa bloke independenteen arabera eginen da: A) UNITA partzuergoa, B) Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza, eta C) Erasmus Herrialde ez-elkartuak.
Irakasleen balorazioa: 60 puntu
- Irakasleak NUPekin duen lotura: 15 puntu gehienez
- Ikastegiak eta/edo tituluak nazioartekotzearekin lotutako kudeaketa-karguak: 15 puntu gehienez
- 2023-2024 ikasturtean ikasleei tutoretza eman izana mugikortasuneko arduradun gisa: 10 puntu gehienez
- Mugikortasun hitzarmenaren edukia: 20 puntu gehienez
Kudeaketa eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen balorazioa: 30 puntu
-Eskatzailea funtzionarioa izatea: 15 puntu gehienez
- Kudeaketa-karguak: 15 puntu gehienez
-Mugikortasun hitzarmenaren balorazioa, bisita motaren eta mugikortasun hitzarmenaren edukiaren arabera 30 puntu gehienez
- UNITA partzuergoaren destinoak:
A) Irakasle aritzako bisitak, Erasmus programaren barnekoak, UNITA partzuergoko unibertsitateetan eginen dira. Partzuergoko kide den erakunde horrek I.eranskineko "UNITA destinoak" atalekoen artean egon behar du.
B) TEKAZELei zuzenduriko prestakuntzarako bisitek ere I.eranskineko "UNITA destinoak" atalean egon behar dute jasoak.
- Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza destinoak:
A) Irakasle aritzako bisitak, Erasmus programaren barnekoak, NUPen bazkide diren unibertsitateetan eginen dira. NUPen bazkide diren erakunde horrek NUPen hitzarmenen bilatzailean egon behar du jasoa.
B) Prestakuntzarako bisitetan, ez da beharrezkoa izanen destinoko erakundea NUPeko bazkide izatea, Erresuma Batuko eta Suitzako unibertsitateetan izan ezik, haietan, nahitaezkoa izanen da Erasmus hitzarmen bat indarrean egotea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta desinoko erakundearen artean (NUPen hitzarmenen bilatzailea).
- Herrialde Ez-elkartuetako Erasmus destinoak:
A) Irakasle aritzeko bisitak, Erasmus programaren barnekoak, NUPen bazkide diren unibertsitateetan eginen dira. Bazkide den erakundeak II.eranskineko "Herrialde ez-elkartuetako destinoak" atalean agertu behar du.
1. Txanda: 2024ko abenduaren 20tik 2025eko urtarrilaren 17ra
2. Txanda: etenaldirik gabe, lehenbiziko txandako esleipena egiten duen ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, 2025eko abuztuaren 31ra arte.
Eskaera egiteko prozedura:
Egunak:
1. txanda | Jasotako eskaeren zerrenda: 2025eko urtarrilaren 23an Onartuen/baztertuen behin-behineko zerrenda: 2025eko otsailaren 5ean Esleipenaren ebazpena eta Onartuen behin betiko zerrenda: 2025eko otsailaren 18an |
2. txanda | Lehenbiziko txandako plaza hutsak Esleipenaren ebazpena |
1.Eskatzaileak eta destinoko erakundeak sinatutako mugikortasun hitzarmena (III.eranskina irakasle lanetarako mugikortasunerako, IV. eranskina prestakuntzarako mugikortasunerako). Administrazioko eta zerbitzuetako langileen bisiten kasuan, zuzeneko buru funtzionalak ere sinatu beharko du Mugikortasun Hitzarmena.
2. Mugikotasunerako hizkuntzaren B2 maila frogatzen duen egiaztagiria, salbu eta hizkuntza hori gaztelania, italiera edo portugesa bada edo eskatzileak aurreko ikasturtean irakasgai ofizioaletako 3 ECTS gutxienez mugikortasunerako hizkuntzan egin baditu NUPen.
Nazioartekotze eta Lankidetza Atalean honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
1.- Egonaldia egin aurretik:
2.- Bisitaldia egin eta gero:
Nazioartekotze eta Lankidetza Atala, becas.movilidad@unavarra.es edo (8406 luzapena).