Truke-programetako ikasleen izendapena
Behin hautatuta, zure unibertsitateak martxoaren 1ean esteka honetan aktibatuko den online formularioaren bidez egin behar du izendapena.
EZ DA IZENDAPENIK ONARTUKO EPEZ KANPO
Adi: unibertsitateek bakarrik egiten ahalko dituzte izendapenak, ez ikasleek.
Izendapena egiteko epeak:
Udazkeneko seihilekorako eta ikasturte osorako: apirilak 15
Udaberriko seihilekorako: urriak 26
*Oharra: behin ikasturtea hasita lehenbiziko seihilekorako izendatutako ikasleek bigarren seihilekoan ere jarraitu nahi badute, berriz jaso behar dute beren unibertsitatearen izendapena.
Zure unibertsitateak zure izendapena egin ondoren, email bat jasoko duzu, eskabidea online egiteko jarraitu behar dituzun jarraibideak adieraziz. Informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu