• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Ikasle bisitaria izateko eskaera

Ikasle bisitaria izateko, ikasleak ondokoa egiaztatu behar du:

  • atzerriko unibertsitate batean matrikulatua dagoela 
  • espainiera-maila ertaina duela, edo Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisa diploma duela.

Onartua izateko eskaerak eskaera posta elektroniko bidez bidali behar dira incoming@unavarra.es helbidera

2025eko bigarren seihilekorako eskaerak egiteko epeazabalik dago 2024ko azaroaren 22ra arte.

Ikasle bisitariak araudi berezi baten mende daude: Ikasle bisitariei buruzko araudia

NUPek ez du aparteko preziorik aplikatzen ikasle bisitarien matrikulan, eta estatuko ikasleen matrikularen prezio bera ordaindu behar dute. Beraz, matrikularen kostua kreditu kopuruaren eta kreditu motaren araberakoa izanen da, administrazio-tasak gehituta (espedientea irekitzea, administrazio-kudeaketako gastuak eta eskola-asegurua).

2024-2025 ikasturteko prezioak

Irakasgai baten prezioa jakintza-adarraren araberakoa da. Matrikularen prezioari tasa administratiboak gehitu behar zaizkio.  Kontsultatu prezioak gure webgunean:

- Graduko titulazioetarako prezioak webgune honetan daude argitaratuta.
- Masterreko titulazioetarako prezioak webgune honetan daude argitaratuta.

Zalantzak eta galderak: incoming@unavarra.es