Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > Nazioarteko ikasleak > Truke programetako ikasleak eta ikasle bisitariak
Eskaera egiteko epea:
Ikasle bisitariak honako hauek dira: goi mailako hezkuntzako erakunde nazionaletatik eta nazioartekoetatik NUPera datozen ikasleak, gehienez bi seihilekoz egonaldi akademiko bat egitera etorritakoak mugikortasun programetatik eta hitzarmenetatik kanpo.
Ikasle bisitaria izateko, unibertsitate batean matrikulatua dagoela egiaztatu behar du ikasleak. Gainera, ikasi nahi dituen irakasgaiak zer hizkuntzatan ematen diren, hizkuntza horretako maila jakin bat egiaztatu behar du.
Ikasle bisitariek matrikulatuta dauden irakasgaietako eskoletara joateko eta azterketak egiteko eskubidea dute, baita lortutako kalifikazioak jasoko dituen ziurtagiri bat izateko ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egina.
Onartua izateko eskaerak posta elektroniko bidez bidali behar dira incoming@unavarra.es helbidera.
Ikasle bisitariei Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasleen mugikortasunari buruzko araudi espezifikoa aplikatuko zaie, zehazki VI. titulua, 57. eta 58. artikuluak.
NUPek ez du aparteko preziorik aplikatzen ikasle bisitarien matrikulan, eta ikasle nazionalen matrikularen prezio bera ordaindu behar dute. Beraz, matrikularen kostua kreditu kopuruaren eta kreditu motaren araberakoa izanen da, administrazio-tasak gehituta (espedientea irekitzea, administrazio-kudeaketako gastuak eta eskola-asegurua).
1.- Graduko ikasketak
6 ECTS duen irakasgai baten prezioa jakintza-adarraren araberakoa da.
2.- Masterreko ikasketak
ECTS bakoitzaren prezioa master motaren araberakoa da: 21,38 eta 28,35 € bitarte.
Prezio horri administrazio-gastuak gehitu behar zaizkio: 72,40 €.
Zalantzak eta kontsultak: incoming@unavarra.es