Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

2024(e)ko otsailaren 19a

NUP-ek historialari estatubatuar baten liburua argitaratu du, zeinak ezagupen berriak ematen baitizkigu XVII. mendearen hasieran Nafarroan izandako sorgin ehizari buruz

Lu Ann Homzak jatorrian ingelesez idatzitako liburuaren itzulpena da, eta fenomeno haren errealitate judiziala, soziala eta kulturala ematen ditu ezagutzera

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Pueblos infernales y abogados de las brujas. Caza de brujas en Navarra (1608-1614)” liburua argitaratu du, Lu Ann Homza historialari estatubatuar eta Virginiako unibertsitate bateko irakasleak idatzia (Ameriketako Estatu Batuak). Jatorrizko bertsioa, 2022an ingelesez plazaratua, gaztelaniaz argitaratu du NUPek orain, eta, liburuan, historialariak kontatzen du nolakoa zen errealitate judiziala, soziala eta kulturala Inkisizioak sorginak jazarri zituenean, Nafarroako Erresuma zaharraren iparraldean, XVII. mendearen hasieran.

Ikusi prentsa oharra