Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Olinpiada matematikoa” izeneko liburua argitaratu du, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua

Haren egilea, Daniel Lasaosa Medarde, NUPeko Telekomunikazioko Ingeniaritza ikasia NUPen, olinpiada matematikoetan parte hartzen duten ikasleen prestatzailea izan da

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) euskaraz editatu eta argitaratu du “Olinpiada matematikoa” liburua, olinpiada matematikoan parte hartu nahi duten Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendua. Olinpiada matematikoek matematikaren irakaskuntza arautuaz haratagoko problemak ebaztea sustatzen dute. Obraren egilea Daniel Lasaosa Medarde da, Telekomunikazioko ingeniaritza ikasia NUPen. Espainiako Olinpiada Matematikoko hainbat ediziotan parte hartu zuten Nafarroako ikasleen prestatzailea izan da, baita Nazioarteko Olinpiada Matematikoan (IMO), Iberoamerikako Olinpiada Matematikoan eta European Girl Mathematical Olympiaden (EGMO) Espainia ordezkatu duten ikasleena ere.

Ikusi prentsa oharra