Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Unibertsitateak argitaratua, liburuak informazioa transmititzeko prozesua eta entropia edo ziurgabetasun kontzeptua aztertzen ditu
Julio P. Lafuente López Aljebra katedraduna eta Gustavo Ochoa Lezáun irakasleak, biak ala biak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Estatistika, Informatika eta Matematika Sailekoak, “Teoría de la información: códigos y criptografía” eskuliburuaren egileak dira. Unibertsitateak argitaratu du liburua. “Liburuak informazioaren transmisioa aztertzen du, igorleak bidali nahi duenetik hartzaileak jaso eta erreproduzitzen saiatzen den artekoa. Prozesu hori Informazioaren teoria izenekoan oinarritzen da, eta garapen osoa zeharkatzen eta egituratzen duen kontzeptu batean: entropia edo ziurgabetasuna”, zehaztu dute autoreek.