Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Ángel García-Sanz katedradunak zuzentzen duen argitalpenak EHUko Valentin de Foronda Gizarte Historiaren Institutuari buruzko txosten bat dakar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen bitartez, Huarte de San Juan. Geografia eta Historia aldizkariaren beste ale bat argitaratu berri du. Ale hau Juan Pablo Fusi Aizpurúa (Donostia, 1945) irakasleari dedikatuta dago, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Historia Garaikideko katedraduna izateari utzi eta erretiratu delako. Argitalpenak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Valentin de Foronda Gizarte Historiaren Institutuari buruzko txosten bat dakar, baita ere. Argitalpena eskuratzen ahal da Unibertsitatearen Academica-e "online" bilduma instituzionalaren bidez.