Hasiera > Argitalpenak > Berriak
"Escritos sobre ciencia” lanak XX. mendeko espainiar filosofo nabarmenetako baten testuak jaso ditu, Mario Bungeren eta Victoria Campsen hitzaurrearekin
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Laetoli argitaletxeak “Escritos sobre ciencia” argitaratu dute, José Ferrater Moraren (Bartzelona, 1912-1991) hamar saiakera labur biltzen dituen liburua. XX. mendeko espainiar filosofo nabarmenetako bat izan zen Ferrater Mora, eta hamar testu horietan bere diziplinaren eta zientziaren arteko loturak aztertu zituen. Horietan guztietan, “obsesio bera du hizpide: agerian jartzea zentzugabekeria dela uste izatea bai zientzia eta filosofia gauza bera direla, bai bien artean loturarik ez dagoela”. Hala dio Victoria Camps filosofo eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emerituak, zeinak liburuaren hitzaurrea prestatu baitu, Mario Bunge zientziaren filosofo eta Montrealgo (Kanada) McGill Unibertsitateko irakasle emerituarekin batera.