Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Mikael Rodríguez Chala ikertzailearen liburuak Higgs bosoia, laserra eta bestelako kontzeptu eta teknologietara hurbiltzen laguntzen du
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Laetoli argitaletxeak “Física cuántica para Alicia” liburua argitaratu dute, zientzia horretan sakontzeko dibulgazio lan bat. Aukera ematen du Higgs bosoia edo quarkak ezagutzeko, baita zientzia horri esker funtzionatzen duten teknologia berriak ere, hala nola laserra edo zenbait ekipo mediko. Liburuaren egilea Mikael Rodríguez Chala da, Valentziako Unibertsitateko Fisika Korpuskularreko Institutuko ikertzailea. Berak marraztu ditu ere zenbait kontzepturen azalpenean laguntzen duten ilustrazioak.