Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Motibazioa da ingeles mailan gehien eragiten duen faktorea, DBHko nafar ikasleekin egindako azterketa baten arabera

NUPeko “Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika” aldizkariaren azken alea atzerriko hizkuntzak irakasteari buruzkoa da

Nafarroako hiru institututako DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) 4. mailako ikasleekin egindako azterketa baten ondorioa da motibazioa dela ingelesaren gaitasun-mailan gehien eragiten duen faktorea, norberaren ahaleginaren eta testuinguru sozioekonomikoaren aurretik. Motibazio hori areagotzeko baliabide didaktiko multimedia erabiltzea gomendatzen da. Hori da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak argitaratzen duen “Huarte de San Juan. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika” aldizkariaren azken aleko artikulu batek esaten duena. Aldizkaria doan ikus daiteke  Academica-e, Unibertsitatearen erakunde-biltegian. Ale honek hainbat artikulu eskaintzen die atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari.

Prentsa oharra ikusteko

Liburuaren fitxa ikusteko