Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Ingelesez argitaratutako lan honen izenburua da “Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzen dela ziurtatzea. Europar Batasuna, Frantzia eta Espainia”
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Bettina Steible legelariaren doktoretza-tesiaren egokitzapen bat argitaratu du. 2019an, Jaime Brunet Doktoretza-tesien III. Saria jaso zuen; tesien oinarrizko ikerketa-edukiak giza eskubideekin, haien defentsarekin eta sustapenarekin zuzeneko lotura duten tesiak aintzatesten ditu sari horrek. 2000 euroz gainera, lan irabazlea argitaratzea dakar sariak.