Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUPek "La Confederación liberal de la Montaña de Navarra (1836-1837)" liburua argitaratu du, Ángel García-Sanz Historia Garaikideko katedradunak idatzia

Egileak Nafarroako gerra karlisten interpretazio zuzenagoa egiten lagundu nahi du, baita "liberalen memoria" onbideratzen ere

Nafarroako Unibertsitate Publikoak “La Confederación liberal de la Montaña de Navarra (1836-1837)” liburua argitaratu berri du, Ángel García-Sanz Marcotegui Historia Garaikideko katedradun eta NUPeko ohorezko irakasleak idatzia. Lan honen bidez, egileak Nafarroako gerra karlisten interpretazio zuzenagoa egiten lagundu nahi du, liberalak haietatik at egon zirelako irudiarekin hautsi, eta, aldi berean, gaur egun desagerturik dagoen “liberalen memoria” onbideratu. Liburuak 192 orrialde ditu, eta 15 euro balio du paperean eta 9 euro formatu elektronikoan. 

Prentsa oharra ikusteko

Liburuaren fitxa ikusteko