Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Trentoko Unibertsitateko Claudia Demattè ikertzailea izan da liburukiaren edizioaren zuzendaria
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Trentoko Unibertsitatearekin eta Edition Reichenberger argitaletxearekin elkarlanean, Juan Pérez de Montalbán Urrezko Mendeko madrildar antzerkigilearen komedien bigarren liburukia argitaratu du. Trentoko Unibertsitateko Claudia Demattè ikertzaile eta irakaslea izan da liburukiaren zuzendari eta editorea, eta hauek dira bigarren argitalpen honetan bildutako obrak: “El valiente nazareno Sansón”, “El divino portugués, San Antonio de Padua” eta “El valiente más dichoso, don Pedro Guiral”.