Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Diccionario biográfico del socialismo histórico navarro" delakoaren hirugarren liburukia argitaratu du

Ángel García-Sanz Marcotegui eta Ana María González Gil dira liburuaren egileak, eta 730 pertsonaren ibilbidea jasotzen du lanak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Diccionario biográfico del socialismo histórico navarro” delakoaren hirugarren liburukia argitaratu du. Ángel García-Sanz Marcoteguik eta Ana María González Gilek egin dute liburua, eta ideologia honekin hala edo nola lotuta egon ziren 730 pertsonaren baino gehiagoren ibilbidea dakar. Liburu hau Historia bildumako 34. alea da, eta 25 eurotan dago salgai.