Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Egungo eskola curriculuma aztertzen duen eta gaitasunen araberako hezkuntzaren aldeko apustua egiten duen liburu bat argitaratu du NUPek

Nafarroako bost ikastolatan ekimen hori abian jartzeko burututako esperientzia bat azaltzen da

Egungo eskola curriculumaren arazo eta disfuntzioei buruz gogoeta egin eta arazo horri oinarrizko gaitasunen erabileran oinarritzen diren ekintza-proposamenen bidez aurre egitearen alde egiten duen liburu bat argitaratu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Liburuaren izenburua “Gaitasunen araberako curriculum baterantz. Jarduteko proposamenak” da eta Irene López-Goñi eta Jesús María Goñi Zabala hurrenez hurren Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek idatzi dute.