Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Laetoli argitaletxeak "Eboluzioa Davidentzat" liburua argitaratu dute

Liburua gazteei zuzenduta dago, eta giza eboluzioaren laburpen bat egiten du hizkera oso ulergarri bat erabiliz

Kontraesanean daude Itun Berria eta eboluzioaren teoria? Zein da gizateriaren etorkizuna biologiaren ikuspegitik? Non dute sorburua balio moralek: eboluzioan ala erlijioan? Egia da zientzialariak eta medikuak aurrerapauso handiak egiten ari direla gizabanakoen bizitza luzatzeko? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die “Eboluzioa Davidentzat” liburuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Laetoli argitaletxeak argitaratu dute, bereziki gazteei zuzenduta dagoen eboluzioaren laburpen bat egiten du hizkera oso ulergarri bat erabiliz. Francisco J. Ayala biologo eta eboluzionista ospetsuak idatzi du liburua, eta 18 euro balio du.