Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Pamielak argitaratu lanak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako nazioarteko jardunaldi batzuetan aurkeztutako hitzaldiak biltzen ditu
Pamiela argitaletxeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, berriki argitaratu du “El euskera en las altas instituciones de gobierno a través de la Historia” (Euskara gobernuaren goi instituzioetan Historian zehar) liburua. Lana koordinatu dute Juan Madariaga eta Álvaro Adot irakasleek, eta bertan biltzen dira 2013ko azaroan Arrosadiko campusean egindako nazioarteko jardunaldi batzuetan aurkeztutako lanak.