Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Trilogiaren lehen lana argitaratu berri da, eta ildo berriak irekitzen ditu Nafarroako historiaren aldi bat ikertzeko
Ángel García-Sanz Marcotegui irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Garaikideko katedraduna da, eta idatziko duen trilogia baten lehen liburua argitaratu berri du. Horretan, Nafarroako liberalen multzo garrantzizko batek Zapi Urteko gerran bizi izandako gorabeherak kontatzen ditu. Lana Unibertsitateko Komunikazio Zerbitzuak argitaratzen duen Historia Bildumakoa da, eta Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioak finantzatzen duen ikerketa-lan baten babesean egin da.