Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUPek Isabel Ostolazaren liburu bat argitaratu du, Nafarroako artxibo historikoak aztertzen dituena, Erdi Arotik XIX. mendera arte

Lanak erregeen, notarioen, Kontuen Ganberaren agiriak eta agiri pribatuak errazago ulertzen lagundu nahi du

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako hainbat artxibo aztertzen dituen liburu bat argitaratu du. Artxibo horiek publikoak eta pribatuak dira, eta denboraren aldetik, Erdi Arotik XIX. mendearen hasierarainokoak dira. Obraren titulua da "Archivos históricos de Navarra. Tipología y documentación de los archivos medievales y del Antiguo Régimen" eta Isabel Ostolaza Elizondok, NUPeko Zientzia eta Teknika Historiografikoen katedradunak, egin duen ikerketaren ondorioa da. Liburuak 24 euro balio du.