Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUPen argitaratu den liburu batean Nafarroa eta Argentina artean XIX. mendetik izan diren migrazio fluxuak aztertzen dira

Argitalpenean aztertzen dira migrazio prozesuaren bilakaera, haren memoria eta identitatea, asoziazionismoa eta itzulera prozesuak

Liburu batean aztertzen da nafartar multzoak XIX. mendetik Argentinan izan duen migrazio esperientzia Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko zenbait ikertzailek egindako azterlanen bidez. Azterlan honetan jarraipen bat egin da Argentina eta Nafarroa artean azken mende eta erdian izan diren migrazio fluxuen historiarena: nafartar multzoak egindako antolamendu moduak, haien memoria eta identitatea, itzulera prozesuak eta gaur egun zein den pertsona horien egoera. Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratu du liburua eta salgai dago 18 eurotan.