Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUPeko Jorge Oteiza Katedrak Miquel Barcelóren "La arcilla, la obra escultórica: PINTURA" liburua argitaratu du

Iruñean eta Madrilen, "Eskultoreak eskulturari buruz" zikloaren barruan eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu liburuak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak “La arcilla, la obra escultórica: PINTURA” liburua argitaratu du. MIquel Barceló Mallorcako artista da egilea. Argitalpenak Barcelók pasa den azaroan Nafarroako Museoan eta Madrilgo Mapfre Fundazioan, "Eskultoreak eskulturari buruz" zikloaren barruan, eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu. Liburua salgai dago, 14 euro balio du, eta eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu, baita Iruñeko eta Madrilgo hitzaldien ondorengo eztabaidak ere. Gainera, Miquel Barcelóren artxibategi pertsonalaren ehun bat argazki ere badauzka.