Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Iruñean, "Zeharkako ikuspegiak" zikloaren barruan eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu liburuak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak "Estetika baterako materialak" liburua argitaratu du. Javier Gomá Lanzón filosofoa da liburuaren egilea. Gomák iragan irailean "Zeharkako ikuspegiak" zikloaren barruan, Nafarroako Museoan eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu. Ziklo horren bidez hainbat egilek praktika edo genero desberdinen bidez beren sormen esperientziaren berri ematea nahi du Jorge Oteiza Katedrak. Liburua salgai dago 21 eurotan.