Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUPek "Neurociencia para Julia" izenburuko liburua argitaratu du, burmuinaren makina arakatzeko bidaia

Egilea Xurxo Mariño da, zientzia hedatzaile eta Medikuntza irakaslea A Coruñako Unibertsitatean, eta Laetoli argitaletxearekin lankidetzan argitaratu da

“Neurociencia para Julia” da Nafarroako Unibertsitate Publikoak Laetoli argitaletxearekin lankidetzan argitaratu duen azken liburuaren izenburua. Xurxo Mariño da lanaren egilea, zientzia hedatzaile eta Medikuntza irakaslea A Coruñako Unibertsitatean, eta liburua planteatu du burmuinaren makina arakatzeko bidaia gisa. Liburu hau “Bi kulturak” bildumako 19. alea da, eta 17 eurotan dago salgai.