Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratu du liburua Nafarroako Gobernuaren eta Mapfre Fundazioaren finantzaketarekin
Richard Serra. Idazlanak eta elkarrizketak. 1972-2008 izenburua duen liburua aurkeztu gaur Guggenheim Museoan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUPeko) Jorge Oteiza Katedrak. Lan hori gaur arte argitaratu den artista kaliforniarraren pentsamendu teorikoaren bilduma osoena da. Liburua gaztelaniaz argitaratu da, NUPeko Argitalpen Atala ari da egiten banaketa, eta Nafarroako Gobernuak eta Mapfre Fundazioak finantzatu dute. Unibertsitatea euskarazko argitalpena prestatzen ari da.