Hasiera > Argitalpenak > Berriak
Instituto Valenciano de Investigaciones Económicas erakundeak egindako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekarpen sozioekonomikoari buruzko txostena aurkeztu da
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakaskuntza eta ikerketa jarduerak funtsezko faktoreak dira produkzio egituren eraldaketan, eta ezinbestekoak dira ekonomiaren lehiakortasun maila handitzeko eta hiritarren bizi maila areagotzeko. Gainera, Unibertsitateak gizarteari 1,7 euro itzultzen dio bere finatzabidean inbertitutako euro bakoitzeko, eta azken hamarkadan Nafarroak izan duen batez besteko hazkunde osoaren % 16,3 Nafarroako Unibertsitate Publikoari esker izan dela esan ahal da.