Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak

Hasiera > Argitalpenak > Argitalpenen katalogoa

Argitalpenen katalogoa

Teoría de la información: códigos y criptografía

Julio P. Lafuente, Gustavo Ochoa

Liburu honek informazioaren transmisioa aztertzen du, igorleak bidali nahi duenetik hartzaileak hura jaso eta erreproduzitzen duen artekoa. Prozesu horrek Informazioaren Teoria izenekoa du oinarri, baita garapen osoan zehar hura egituratzen duen kontzeptu bat ere: entropia edo ziurgabetasuna.

Hala, obra honek kodeak ditu aztergai, edo mezu bat helarazteko modua, hartzailearengana osorik irits dadin eta, transmisioan akatsen bat gertatzen bada, hura zuzendu edo, gutxienez, hauteman ahal izateko. Monografia honek kriptografia ere lantzen du, hots, mezu bat hartzaileak soilik uler dezan lortzea helburu duen azterketa-eremua, bide ematen duena kanpoko norbaitek mezua eskuratuz gero haren esanahia ulertzeko gai ez izateko.

Eskuliburu hau egileen irakaskuntza-esperientziaren emaitza da, eta hutsune bat betetzen saiatzen da, gutxi baitira gai horiei buruzko gaztelaniazko testuak, eta are gutxiago edozein titulazio zientifiko edo teknikotako ikasleei zuzendutakoak. Eskatzen diren ezagutzak oso oinarrizkoak dira: Probabilitatearen Teoriaren oinarrizko gaiak eta Kalkuluaren eta Aljebraren oso hasierako nozioak.

 

Formulario de compra  | Volver al listado de publicaciones


Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako bilduma, 3
Universidad Pública de Navarra
Iruñea, 2021; 192 or.; 19 x 26 cm.
ISBN: 978-84-9769-372-1
Precio: 20 (papera); 12 (pdf) €