Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak

Hasiera > Argitalpenak > Argitalpenen katalogoa

Argitalpenen katalogoa

Introducción a las comunicaciones industriales. Fundamentos teóricos

Ignacio del Villar Fernández

Industria-komunikazioek industrian duten garrantzia asko handitu da azken hamarkadetan. Nolanahi ere, orain arte ia ez zegoen libururik ingeniaritzaren arlo horren alderdi nagusiak gaiaren sarrera gisa laburbiltzen zituenik. Telekomunikazioen arlokoak ez diren ingeniaritzako profesionalek edo, arlo horretakoak izanagatik ere, industriaren munduan sakondu behar dutenek lan horretan aurkituko dituzte automatizazioa bezalako arloetan erraz sakontzeko oinarriak.

Liburua komunikazioen oinarrizko kontzeptu eta alderdiak planteatuz hasten da, eta gaur arte egon diren bi paradigmak azalduz: etxea, bulegoa edo laborategiak bezalako inguruneetara bideratutako sareak (ordenagailu-sareak) eta industriaren eremura bideratutako sareak (sare industrialak). Oinarri horiek finkatu ondoren, industrian aplikatutako Ethernet sareak azaltzen dira; sentsore-sareak, hala nola AS-i eta IO-link, oso ezagunak industriaren esparruan; CAN busa, oinarrizkoa automobilaren munduan eta beste esparru askotan erabilia; eta azken bi kapituluak hari gabeko komunikazioei eta Industrial Internet of Things (IIoT) delakoari eskaintzen dizkie, gero eta garrantzitsuagoak baitira industriaren esparruan.

Online denda  | Joan argitalpenen zerrendara

Materia: redes y comunicaciones informáticas; ingeniería electrónica y de comunicaciones
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruñea, 2025; 268 or.; 19 x 26 cm.
ISBN: 978-84-9769-408-7 (papera)
Precio: 26 (papera) €