Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizunerako plana

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoa jakitun da prestakuntzarekin, ikerketarekin eta jakintza bestetaratzearekin duen konpromisoaz. Era berean, duela urte batzuetatik hona, gizarte erantzukizun are handiago batekin lotutako politika batzuk garatzen ari da. Hala, Unibertsitatearen 2016-2019 aldirako IV. Plan Estrategikoak unibertsitate-politiken helburu finkatu bat biltzen du: helburuak hautatuko dituen gizarte erantzukizunaren plan bat izatea, zentzu horretan egiten diren ekintzak lehentasunaren arabera sailkatu, sendotu eta ordenatuko dituena.

“Unibertsitatea 2015 Estrategia” delakoak esaten du unibertsitateak bere hirugarren xedetzat hartu behar duela gizarte erantzukizuna, eta prestakuntza-prozesuetan txertatu behar duela. Gure Unibertsitateak gizarte erantzukizunaren arloko praktika onen eredu bihurtzearen aldeko apustua egin du, eta plan hau prestatu du helburu orokor horrekin.

Ikusi: Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizunerako Plana