Hasiera > Irakaslearen fitxa
Erizaina lanbidez (1982), 1977an hasi nintzen ORTZADAR Iruñeko Folklore Elkartean dantzari gisa lan egiten eta hasi eta berehala Nafarroan zehar Elkarteak egiten zituen ikerketa kanpainetan parte hartzen “Nafarroako jai eta etnomusikologikoa den folklorearen diagnosiaren” programaren barruan, zeina Nafarroako Gobernuaren babesa izan baitzuen.
1998an burutu nituen Antropologiako ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean eta 2005an Ikasketa Aurreratuen Diploma jaso nuen unibertsitate berean. Geroztik Ortzadar Elkartearen barruan jarraitzen dut batez ere urtero antolatzen dituen Folklore Jardunaldietan lan egiten. Nafarroako Gobernuak Materiarik gabeko Ondareak izendatzeko derrigorrezkoak diren hiru txosten etnohistorikoak egiten parte hartu izan dut: Ituren, Zubieta eta Lantzeko Inauteriak (2009), Hiru Behien Zerga (2011) eta Luzaideko Bolantak (2012).
2009tik eta Folklore Jardunaldien talde antolatzailearen gainontzeko lagunekin batera, Nafarroako Dantza Tradizionalaren Atlasaren zuzendaritza taldeko partaidea naiz. Dantza Atlasaren eraketak ondare koreografikoaren inbentarioa egitea dakar, hala nola, edonork bere barruan izango den informazioa eta baliabide musikalak (audioak eta partiturak), zein bisualak (argazkiak eta bideoak) ikuskatzeko, eratu behar den plataforma informatikoa. Egitasmoak Nafarroako Gobernuaren laguntza badu eta 2014ko udazkenetik martxan dago.
2009tik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua naiz, non "Kultura Aniztasuna, Oinarrizko eskubideak, Berdintasuna eta Hiritartasuna" irakasgaia ematen dudan.