Hasiera > Mentoretza > Mentoretza seniorra > Mentorizatu seniorrak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Mentoretza Seniorraren Programari esker harremanetan jartzen ahalko zara esparru diferenteetako profesional, ekintzaile eta enpresa eta erakunde laguntzaileetako zuzendaritzako kide eskarmentudunekin.
Graduko edo masterreko azken ikasmailako ikaslea bazara eta mentore batek ematen ahal dizun eta zure enplegagarritasuna hobetzeko lagungarri izango duzun esperientzia eskuratu nahi baduzu, hau da zure programa. Zure mentoreak entzun, aholkatu eta lagundu egingo dizu lana bilatzeko lehen urratsetan edo ekimen ekintzailearen hasieran.
Mentorea esleitzeko, ikasleak zer titulazio egin duen eta zein helburu profesional dituen hartzen da kontuan, betiere mentorearen eta mentorizatuaren arteko kidetasun handiena bilatuz.
Programan parte hartzeak prestakuntza osagarriko 1 kreditu lortzeko aukera emanen dizu. Horretarako:
Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedurari buruzko informazio gehiago
Programan parte hartzeak prestakuntza osagarriko 1 kreditu lortzeko aukera emanen dizu. Horretarako:
Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedurari buruzko informazio gehiago gora
Graduko azken ikasmailako, masterreko eta doktoretzako ikasleei dago zuzendua programa, baita 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan NUPen egresatu direnei ere.
Izena emateko epea zabalik
Izena emateko prozesuan, programaren prestakuntza-saioak aukeratu beharko dituzu. Programan, aurkezpen saio bat eta lau tailer egin behar dituzu, eta bakoitzetik saio bat aukeratu behar duzu:
Garrantzitsua: Aukeraketa egin ondoren eta izen-ematea amaitu aurretik, berrikusi ezazu izen-ematea, badaezpada, ziurtatzeko ez zaizula bat ere falta aukeratzeko, eta saio bakoitza behin bakarrik aukeratu duzula. Gida moduan, izena emateko formularioan parentesi artean datorren zenbakia erabiltzen ahal duzu.
![]() |
Informazioa eta izen emateaMarina Cisneros Poo
|
NUP Fundazioa
Sario Eraikina. Arrosadiko Campusa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
31006 Iruñea
Tel.: + 34 948 16 9813 / +34 619 64 99 99
fundacion.orientacion@unavarra.es
www.unavarra.es\fundacionuniversidadsociedad