Hasiera > Gurasoentzako online jardunaldia
Urtero bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) informazio saioak antolatu ditu ikasle berrien gurasoentzat. Saio horietan, familiek informazioa jasoko dute beren seme-alabek hasi duten prestakuntzaldi berriari buruz, titulazioei buruz eta NUPek ematen dituen zerbitzuei buruz.
Saioak irailean zehar eginen dira (kontsultatu titulazioen, egunen eta ordutegien taula). Modu telematikoan eginen dira, Zoom plataformaren bidez. Konektatzeko, nahitaezkoa izanen da izena ematea.