• ES
  • EU
  • EN

Ikerketa

Hasiera > Ikerketa > Zentroak eta azpiegiturak > Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoa

Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoa

ILUZT (Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-Teknikoa) Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeei, IdiSNAri, beste ikerketa-erakunde publiko batzuei eta enpresen sektoreari (batez ere Nafarroakoari) teknika esperimentaleko zerbitzuak emateko sortutako unitatea da.

Arlo hauetan dihardu:

  • Substantzien konposizioaren analisia.
  • Materialen saiakuntza kimiko-fisiko eta mekanikoak.
  • Substantzien konposizioaren analisiaren eta materialen saiakuntza kimiko-fisiko eta mekanikoen diseinua.

Partes de este texto:

Harremanetarako

ILUZTen zuzendaria: Julián José Garrido Segovia

Zerbitzuaren arduraduna: Pablo Pujol Gastaminza
Helbidea: Gorostiak eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea

Administrari arduraduna: María Eugenia Izco Zaratiegui
Helbidea: Jerónimo de Ayanz eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Telefonoa: 948 169824
Faxa: 948 168035
Helbide elektronikoa: uctai@unavarra.es

Subir

Ekipamendua

Bere eginkizunak betetzeko, ILUZTek zenbait laborategi ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinean, eta han du instalatua ekipamendu propioa. Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko sailetan dauden hainbat ekipo ere Ikerketari Laguntzeko Zerbitzuari daude atxikiak.
 
  1. Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC), diodo sistema bidezko detektagailuarekin (DAD).
  2. Gasen kromatografia, masen espektrometroarekin (tranpa ionikoa barne) detektagailu gisa.
  3. 400 MHz-eko erresonantzia magnetiko nuklearreko ekipoa*.
  4. Induktiboki akoplatutako plasma bidezko (ICP) emisio optikoko espektrofotometria AXIALA nebulizadore ultrasonikoarekin, eta induktiboki akoplatutako plasma bidezko (ICP) emisio optikoko espektrofotometria ERRADIALA. Lurrun hotza sortzeko VGA sistema ere badago.
  5. Ekortze bidezko mikroskopia elektronikoa (SEM), X izpien fluoreszentzia-zundarekin (EDX).
  6. Analizagailu termograbimetrikoa (TGA).
  7. Ekortze bidezko kalorimetro diferentziala (DSC).
  8. Analizagailu termiko diferentziala (DTA).
  9. Karbono- eta nitrogeno-analizagailu oinarrizkoa (CN)*. Kontsultatu erabilgarri ote dagoen.
  10. δ 13/12C, δ 15/14N isotopo egonkorren analisia masa-espektrometriaren bidez (AE-IRMS)*. Kontsultatu erabilgarri ote dagoen.
  11. Thermo Trace GC Ultra modeloko gas-kromatografoa, isotopoen espektrometrora akoplatua (CG-IRMS)*. Kontsultatu erabilgarri ote dagoen.
  12. UV-VIS sorta bikoitzeko espektrofotometroa.
  13. Entsegu makina unibertsala, 25KN-eko karga maximoarekin.
  14. Shore durometro digitala.
  15. Laginen mikrouhin bidezko digestiorako sistema.
  16. Beste batzuk.
     
(*) ILUZTi atxikitako ekipoak

Subir

Lanak, katalogoa eta tarifak

Saiakuntzak arau ofizialen arabera eginen dira, halakorik balego, bezeroak adierazitako metodoaren edo bezeroarekin adostutako irizpideen arabera.

Lan baterako etapak ordena honetan eginen dira:
 
  1. Lana eskatu
  2. Aurrekontuaren onarpena sinatu eta zigilatu
  3. Laginak jaso
  4. Lana gauzatu
  5. Txostena eta faktura bidali

Subir