I+G-ko proiektuetarako (transferentzia-proiektuak) Nafarroako Gobernuaren laguntzak 2021 ikasturterako
Epeak: otsailaren 26a baino lehen adierazi behar duzu interesa duzula; martxoaren 2a baino lehen hartuko du partzuergoak erabakia, ereduaren arabera; martxoaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dira gainerako dokumentuak
DEIALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA
Proiektu modalitateak:
- Enpresen banakako proiektua
- Enpresen arteko lankidetza-proiektua
- Ezagutza transferitzeko proiektua, Nafarroan kokatutako enpresa baten edo batzuen eta ikerketarako eta ezagutzak zabaltzeko organismo baten edo batzuen artean egindakoa, honako baldintza hauek betetzen dituena:
- aldeen arteko lankidetza efektiboa izatea
- ikerketa-erakundeak bere gain hartzea, gutxienez, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10, eta bere ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea izatea
- enpresen partaidetzaren ehunekoen batura aurkeztutako aurrekontu osoaren % 50 baino handiagoa izatea
- proiektuaren koordinazioa eta lidergoa enpresa parte-hartzaileetako batek izatea
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Langileen kontratazioa. Unibertsitatearen kasuan, ez dira bertako langileak finantzatuko, baina proiektuaren aurrekontuaren Excel inprimakian sartu beharko dira parte hartu duten pertsonak eta proiektuan emandako orduak.
- Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta bestelako hornigaiak.
- Unibertsitateen, zentro teknologikoen eta I+G-ko lanak egiten dituzten eta ezagutza teknikoak ematen dituzten beste enpresa batzuen kanpo-kolaborazioen gastuak.
- Proiektuarekin zuzenean lotuta dauden eta proiektua gauzatzeko benetan aplikatu diren beste gastu batzuk: IKERKETARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA, SOFTWARE LIZENTZIAK (proiektua gauzatzeko epera mugatuta)
- Zeharkako kostuak (gehienez ere kontratatutako langileen kostuen % 15).
Diruz lagundu ezin diren gastuak:
- Prestakuntza-gastuak
- Administrazioko eta bulegoko materialeko gastuak
- Bidaien, dieten eta kilometrajearen, egonaldiaren eta lokomozioaren gastuak
- Ekipamendua erostea
Proiektua gauzatzeko epea:
Proiektuak gauzatzeko epea 2023ko martxoaren 31n amaituko da.
Proiektuak gauzatzeko urteak honela banatuko dira:
- 1. urtea: proiektua hasten denetik 2022ko martxoaren 31era arte.
- 2. urtea: 2022ko apirilaren 1etik proiektua amaitzen den egunera arte (gehienez ere 2023ko martxoaren 31).
Eskabideen aurkezpena eta eskatutako agiriak:
Eskabideak aurkezteko epe ofiziala martxoaren 11 da.
Eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian dagokion fitxaren bidez. Aurkezpen hori Ikerketa Zerbitzuak eginen du.
Hau da dirulaguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen fitxan eskuragarri dauden ereduetara egokitua:
- Erantzukizunpeko adierazpena (parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu beharrekoa)
- Eskabidearen Excel inprimakia (parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu beharrekoa)
- Transferentzia-proiektu kooperatiboaren memoria teknikoa (enpresa koordinatzaileak aurkeztu beharrekoa)
- Partzuergo akordioa, sinatua (enpresa koordinatzaileak aurkeztu beharrekoa)
ESKAERAK BARNE-MAILAKO IZAPIDETZEA:
Unibertsitateko datuak daramatzaten eta mezu honen hasieran adierazitako web estekan eskuragarri dauden inprimaki ereduak erabiltzea.
Otsailaren 26rako:
Deialdian parte hartzeko interesa duen adierazpena bidali, formulario hau beteta:
Formulariorako esteka
Deialdi honekin lotutako ondorengo komunikazioak formulario interesgarri hori bidali duten ikertzaileei bakarrik eginen zaizkie.
Martxoaren 2rako:
Bazkideekin adostutako partzuergo akordioa servicio.investigación@unavarra.es helbide elektronikora bidaltzea, berrikusia eta sinatua izan dadin (Izapidetzea, ahal dela, sinadura elektroniko bidez eginen da)
Mezuaren gaian, adierazi “ACUERDO CONSORCIO PROYECTO I+D 2021”
Martxoaren 5erako:
Hona bidali: servicio.investigación@unavarra.es
- Aurrekontua duen Excel inprimakia, berrikusteko. Erabili, mesedez, gure webguneko formularioa, Unibertsitatearen informazioa baitauka.
- Word dokumentua, proiektuari buruzko informazio espezifikoarekin. Ezinbestekoa da eskaera-gutunaren eremuak osatu ahal izateko.
- Konpromiso gutuna (beharrezkoa bada). Ikus proiektuaren ikerketa-taldearen atala.
Mezuaren gaian adierazi “DOCUMENTACIÓN PROYECTO I+D 2021”
AURREKONTUA EGITEKO INFORMAZIO ERABILGARRIA:
Kostuak orduko, 4 kontratazio kategoriatan:
- Proiektuko laguntzailea: 15,03 €/h
- Proiektuko lankidea: 18,28 €/h
- I. motako doktore-laguntzailea: 21,24 €/h
- II. motako doktore-laguntzailea: 28,62 €/h
Urteko lanaldia, hitzarmenaren arabera: 1642 h
Proiektuaren ikerketa-taldea:
- Ikertzaile nagusiaren betekizunak: NUPekiko lotura izatea proiektuak irauten duen denbora osoan. Betetzen ez bada, ezinbestekoa izanen da ikertzaile-taldean hori betetzen duen gutxienez ikertzaile batek parte hartzea, eta, betetzen bada, hark proiektuaz arduratzeko konpromisoa hartzea.
- Beste proiektu espezifiko batzuen kontura kontratatutako ikertzaileak ezin izanen dira ikerketa-taldeko kide izan.
- Irakasle elkartuek ezin izanen dute proiektuaren ikerketa-taldean parte hartu; izan ere, unibertsitatearekin sinatutako kontratuaren xede bakarra irakaskuntza da.