Gizarte Zerbitzuak
Eskualde baten bizi-kalitatea eta aurrerapena neurtzeko, bertako herritarrek dituzten zerbitzuei erreparatu behar zaie. Ez da nahikoa behar adina zentro eta zerbitzu izatea; hori bezain garrantzitsua da herritarrek haiek ezagutzea eta haien kalitatea egiaztatzea. NUPeko ikertzaileek aitortza handia duten adituak dituzte arlo honetan.
Hona hemen diziplina horietako batzuk:
- Analisi soziologikoak eta ikerketa soziala
- Gizarteratze-programak
- Emakumea eta gizartea
- Ikerketa historikoak
- Filologiak
- Psikopedagogia
- Musikologia eta musika-entzumenaren garapena
- Aholkularitza psikologikoa eta esku-hartze psikologikoa
- Gizarte lankidetza
- Bizi kalitatea
- Ongizaterako eta esku-hartze sozialerako sistemak
- Immigrazioa
- Gizarte bazterketa eta inklusioa