• ES
  • EU
  • EN


Testuingurua


Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) duela gutxi izenpetu du "Ikertzailearen Europako Gutunari" eta "Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabideen Kodeari" atxikipena, eta horrela nabarmendu du Europako Batzordearen ekimen honi laguntza emateko konpromisoa eta erabakia, zeinaren helburua baita ikertzaileen kontratazioa sustatzea eta hobetzea eta beren lan baldintzak eta ikerketa-karrera hobetzea, eta modu honetan Europako Ikerketa Gunea garatzen laguntzea.

Europako Batzordearen aholkuei jarraikiz, eta bere "Ikertzaileentzako Giza Baliabideen Estrategia" (HRS4R) definitzeko asmoz, NUPek Zuzendaritza Batzorde bat eta Lan Talde bat eratu ditu, barne-analisia egiteko eta "Gutunak eta Kodeak" ezartzen dituzten xedapenak noraino betetzen diren zehazteko, baita foru, nazio eta Europako Legeek ezartzen dituztenak ere.

Azterketa honen emaitzek bidea emango dute ikerketan erabiltzen diren giza baliabideen kudeaketa eta politiketan arreta berezia behar dituzten puntuak eta alderdiak zein diren jakiteko, eta Ekintza Plan batean sartzeko, zeinaren bidez ikertzaileen ongizatea hobetzea, trebetasun eta gaitasun hobeak eskuratzea eta karrera profesionala garatzea posible izango baita, HRS4R estrategiak ezartzen dituen gomendioekin bat etorriz.

 

 NUPen idazkia, "Gutunari eta kodeari" atxikitzeko