• ES
  • EU
  • EN

OPEN bulegoak ematen dituen zerbitzuak

OPEN bulegoak zerbitzu hauek eskaintzen dizkie gure Unibertsitateko ikertzaileei:

1. Horizon Europe (HE) Europako Esparru Programan parte hartzea sustatzea:

  • Horizon Europe programari buruzko informazio orokorraren eta gertakizun interesgarrien zabalkundea
  • deialdien zabalkundea eta bazkideen bilaketa interesa izan dezaketen taldeentzat
  • bilerak edo lan saio espezifikoak ikerketa-taldeekin

2. Horizon Europe programarako proposamenak prestatzen eta eskabideak aurkezten laguntzea:

  • bazkideen eta proiektuetarako proposamenen bilaketa
  • proposamenak idazteari buruzko aholkularitza
  • aurrekontuen elaborazioa
  • partzuergoaren konfigurazioari buruzko aholkularitza
  • partzuergorako akordioaren negoziazioa
  • emaitzen jabetza eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, eta emaitzak ustiatzeko plana
  • eskaeren aurkezpen zentralizatua

3. Proiektuen kudeaketa eta jarraipena:

  • proiektua gauzatzean sortzen diren gorabeheren aurreko aholkularitza
  • langile berriak sartzea
  • kudeaketari buruzko aldizkako txostenak

4. Justifikazioen eta kontu-ikuskaritzen kudeaketa:

  • aldizkako justifikazio ekonomiko-finantzarioak
  • kontu-ikuskaritzako txostenen kudeaketa

5. Aholkularitza eta laguntza Europako edo nazioarteko beste ikerketa-programa batzuetako proiektuetan