Hasiera > Ikerketa > Europako Proiektuen Bulegoa > Horizon Europe programa > II. Zutabea. Munduko erronkak eta Europako Industria Lehiakortasuna
Horizonte Europaren II. zutabearen helburu espezifikoak honako hauek dira: ezagutza sortzea, ikerketak eta berrikuntzak (I+B) Europar Batasunaren politikak egiteko eta aplikatzeko orduan duten oihartzuna areagotzea, baita politika horiei laguntzea ere, eta Europako industrian eta gizartean irtenbide berritzaileak bilatzeko eta aplikatzeko aukera erraztea, munduko desafioei aurre egiteko, klima-aldaketa eta Garapen Jasangarrirako Helburuak barne (GJH).
Oihartzuna, malgutasuna eta sinergiak maximizatzeko, I+B-ko jarduerak sei klusterretan antolatuko dira. Klusterrek banaka eta batera sustatuko dute diziplinen arteko lankidetza, sektoreen artekoa, zeharkakoa, mugaz gaindikoa eta nazioartekoa, eta Zientzia Sozioekonomikoak eta Giza Zientziak kluster guztietan erabat integratuta egonen dira, baita jarduera espezifiko eta espezializatuen bidez ere.
I+D-ko jarduerak kluster hauen barrenean gauzatuko dira:
Gainera, zutabe honek Ikerketa Zentro Komunaren (JRC, ingelesezko sigletan) ekintza zuzen ez-nuklearrak hartzen ditu barne.