Hasiera > Ikerketa > Europako Proiektuen Bulegoa > Horizon Europe programa > III. Zutabea. Europa Berritzailea
Berrikuntza funtsezko motorra da Europar Batasunak (EB) herritarrei oparotasuna eskaintzeko eta etorkizuneko desafioak gainditzeko. Europako aurrerapen ekonomikoa, ongizate soziala eta bizi-kalitatea produktibitatea eta hazkundea bultzatzeko gaitasunaren mende daude, eta hori, aldi berean, berritzeko gaitasunaren mende dago neurri handi batean. Berrikuntza da Horizonte Europaren muina.
Horizon Europeren “Europa berritzailea” zutabea, EBko beste politika batzuekin eta bereziki InvestEU programarekin lankidetzan, berrikuntza-olatu iraultzaile bat bultzatuko duten egiazko emaitzak lortzeko diseinatua dago, eta hainbat erronkari heltzen die, hala nola arrisku finantzaketa handitzea, ikerketaren emaitzak eskuratzea eta transferitzea, negozioen eraldaketa bizkortzea eta berrikuntza-ekosistemaren zatiketari heltzea.
Zutabe honek Europako Berrikuntza Kontseilua hartzen du barne (EIC ingelesezko sigletan). Kontseilu horrek, nagusiki, teknologia berritzaileak eta disruptiboak sustatuko ditu, fokua jarrita merkatua sortzen duen berrikuntzan, eta, aldi berean, era guztietako berrikuntzak babestuko ditu, baita berrikuntza inkrementalak ere, bereziki enpresa txiki eta ertainetan eta goraka ari diren enpresetan edo start-up gisakoetan, Europako eta munduko merkatuan gora egiteko potentzial azkarra baitute. 3. zutabeak, gainera, Europako Berrikuntza Ekosistemak eta Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT ingelesezko sigletan) esparruan garatutako jardueren babesa hartzen du barne.
Zutabe honetako jardueren helburuen artean honako hauek nabarmentzen dira: etorkizuneko eta gorabidean dauden berrikuntzak garatzen laguntzea (deep tech berrikuntzak eta ez-teknologikoak barne), merkatua sortzen duten berrikuntzak garatzeko, hedatzeko eta gora egiteko finantza-arrakala murriztea, kapital eta inbertsio pribatuei palanka-efektua aplikatzea, eta EBko ekosistemetan berrikuntzari ematen zaion laguntzaren inpaktua eta ikusgarritasuna handitzea.