Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Aurkezpena

Horizonte Europa

Horizon Europe programa berria Europako Batzordeak 2021-2027 aldirako egindako proposamen bat da, eta 95.000 milioi euro baino gehiagoz hornitua dagoena ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko. Programaren helburuak honako hauek dira: EBren oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzea, herritarren lehentasunei erantzutea, Europako balioei eta eredu sozioekonomikoari eustea eta Europaren berrikuntza-, lehiakortasun- eta enplegu-gaitasuna bultzatzea.

Hiru zutabetan eta zeharkako sekzio batean dago egituratua, eta estatu kideei laguntzeko neurriak ditu, Europako Ikerketa Eremua indartzeko eta haren parte-hartzea areagotzeko.

1. zutabea. Zientzia bikaina: Europar Batasunaren lehiakortasun zientifikoa handitzea du helburu. Zutabe honetan sartzen dira European Research Council erakundearen ekintzak, Marie Sklodowska-Curie ekintzak eta ikerketako azpiegiturak.

2. zutabea. Munduko desafioak eta Europako industria-lehiakortasuna, gaikako klusterren inguruan antolatua.  EBren politikei eta Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) eusten dieten teknologiak eta irtenbide giltzarriak bultzatzea du xede. Zutabe honek 6 kluster eta Ikerketa Zentro Komuna hartzen ditu barne.

3. zutabea. Europa berritzailea: abangoardiako berrikuntza merkatu-sortzaileak eta berrikuntza bultzatzen duten ekosistemak suspertzea du helburu. Zutabe hori Europako Berrikuntza Kontseiluak, Europako Berrikuntza Ekosistemek eta Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuak osatzen dute.


Zeharkako sekzioa Europako Ikerketa Eremua indartzea eta haren parte-hartzea areagotzea helburu duena.

Informazio gehigarria:

Horizon Europeren ataria (ES)

Parte-hartzailearen gida