Hasiera > Ikerketa > Enpresari I+G bestetaratzea (OTRI) > Lankidetzan egiteko ikerketa
Ikerketa kolaboratiboak hainbat erakundek elkarrekin egindako ikerketak dira –oro har, izaera desberdineko erakundeak–. Bertan, erakunde horiek proiektu hori gauzatzeko interes eta hura garatzeko ahalegin berarekin aritzen dira, beren gain hartzen dituzte haren arriskuak eta emaitzen jabetza egin duten ekarpenaren arabera banatzen dute.
Ikerketa kolaboratibo bateko parte-hartzaileek beren artean partzuergo-akordio batean itundutako baldintzen araberako harremana dute. Partzuergoaren barrenean, hauek arautzen dira besteak beste: erabakiak hartzeko prozedurak eta partzuergoaren egitura, bazkide bakoitzaren ekarpena eta zeregin espezifikoa eta emaitzen jabetza.
Arreta handiagoz negoziatu beharreko alderdi garrantzitsuek eragina izan ohi dute bazkide bakoitzak ematen duen aurretiazko ezagutzaren jabetza-eskubideetan eta proiektutik sortzen diren emaitzen jabetza-eskubideetan, eta aurreikusten diren bideek horiek ustiatzen lagunduko dute.
Badira horrelako proiektuak sustatzen dituzten deialdi publikoak, hala nola Europako Esparru Programaren mende dauden I+GT-ko proiektuak, I+G+B-ri buruzko Espainiako Plan Nazionalaren deialdiak (TRACE, Ikerketa Aplikatu Kolaboratiboko Proiektuak, CENIT, etab.), edo Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako Departamentuaren deialdi batzuk.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es, 948 16 9807).