Hasiera > Ikerketa > Enpresari I+G bestetaratzea (OTRI) > Kontratatutako ikerketa
Unibertsitateetako irakasleek kontratuak egin ditzakete pertsona edo erakundeekin, lan zientifiko, tekniko edo artistikoak edo prestakuntzako jarduera espezifikoak egiteko, LOSUren 60. artikuluaren babesean (2/2023 Lege Organikoa). NUPeko Estatutuen 138. artikuluak eta gai horri buruz indarrean dagoen erregelamenduak arautzen dute jarduera hori gure Unibertsitatean.
Ikerketa Zerbitzuaren parte den Ikerketen Emaitzak Transferitzeko Bulegoak (OTRI) kudeatzen ditu jarduera horiek, eta ikertzaileei laguntza ematen die kontratuaren baldintzak negoziatzen, kontratuari itxiera administratiboa ematen, fakturazioa egiten edota dagozkion gastu guztiak kudeatzen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin
(servicio.investigacion@unavarra.es, 948 16 9781).
Fakturazioa: OTRIk kontratupeko lanari dagozkion fakturak egiten ditu, baldin eta idatziz jasota badator hori egin behar duela (kontratuak fakturazioa data jakin batzuetarako ezartzen duelako, edo irakasleak idatziz jakinarazi duelako fakturazioaren mende dagoen gertaera garrantzitsuren bat gertatu dela). Faktura horien ondorioz Unibertsitatearen kontuan egiten den diru sarrera bakoitza ikertzaile arduradunari jakinaraziko zaio.
Gastuak: Irakasle arduradunak gastuak kargatzen ahalko ditu bere kontratuan, betiere nahikoa aurrekontu badago. Ikerketa Zerbitzuak (OTRI) irakasleari gastu horiek izapidetzeko inprimakiak emanen dizkio. Irakasleak zerbitzu horretara inprimakiak eta fakturak bidali behar ditu, sinatuak eta oniritzia dutenak, eta Ikerketa Zerbitzuak kudeatzen ditu horiek ordainduak izan daitezen, indarrean dauden betetze arauen arabera.
Langileen kontratazioa: behin kontratua indarrean dagoenean eta nahikoa aurrekontu badago, langile kolaboratzaileen kontratazioa izapidetu daiteke, proiektuen, LOSUren 60. artikuluko kontratuen eta ikerketa-taldeen kargura ikertzaileak kontratatzeko NUPen indarrean dagoen erregelamenduaren arabera.
Ordainketa pertsonalak: ikertzaileek kontratuen kargurako diru sarrerak jaso ditzakete, betiere legez ezarritako mugen barruan.
Kontratua ixtea: kontratua dela-eta egindako azken faktura kobratu ondoren, irakasleak sei hilabete ditu gastua egiteko; epe hori igarotakoan, kontratua itxi eginen da administrazioari eta kontabilitateari dagokienez. Ixteko unean soberakin ekonomikorik badago, ikerketa-gastuetarako bakarrik den funts batera transferituko da, 472/2008 Ebazpenaren arabera.