• ES
  • EU
  • EN

Industria jabetza eta patenteak

Emaitzak babesteko lege sistemak bi helburu ditu:
• Jardun berritzailea sustatzea, esklusibotasun eskubide mugatua duen ikertzailea sarituz.
• Berrikuntzen zabalkundea bermatzea, horiek argitaratuz.

Jabetza Industrialaren Eskubideak lortzeko, eskaera egin behar zaio Estatuari. Eskubide horiek zenbait figura biltzen dituzte:
• patenteak eta erabilgarritasun ereduak, sorkuntza teknikoak babesten dituztenak
• landare barietateen babesa
• elementu erdieroaleen babesa
• diseinu eta marrazki industrialak
• zeinu bereizgarriak: produktu edo zerbitzu bat edo enpresa bat identifikatzen duten markak eta izen komertzialak

Jabetza Intelektualaren Eskubideak, edo “egile eskubideak”, lan original bat egitean sortzen dira, obra hori literarioa, artistikoa edo zientifikoa izan, hala nola testuliburu bat, artikulu zientifiko bat edo ordenagailu programa bat. Ez dago eskubideok eskatu beharrik, baina komeni da haiek erregistratzea egiletza errazago frogatzeko.

Patenteak I+G-aren emaitzetarako babes modalitaterik garrantzitsuena dira. Patentatzeko modukoak dira industriaren bati aplikagarri zaizkion sorkuntza tekniko berri eta asmamenezkoak (objektuak, prozedurak edo erabilera berriak), hau da, gai horretan aditua den batek inoiz deskribatu ez dituenak eta aurretik ezagutzen denetik abiatuta ondorioztatu ezin dituenak.

Estatutuen 70. artikuluak arautzen du gai hori NUPen. Gure Unibertsitateko ikertzaile batek uste duenean patentatzeko moduko asmakizun bat lortu duela, OTRIra jo behar du (Ikerketa Zerbitzura). Honako hauek bete behar ditu:
• funtsezko informazioa jasotzen duen inprimakia (asmatzaileak, xedea eta beste ezaugarri batzuk)
• asmakuntzaren hasierako deskribapena, haren ezaugarri teknikoak azaltzen dituena

Informazio hori OTRIko teknikariekiko bilera batean berrikusten da, eta oinarri gisa balio du erabakitzeko patentearen eskaera baztertu behar ote den edo, aitzitik, patentea proposatzeko prozedura abian jarri behar ote den.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es, 948 16 9807 / 948 16 9782).

Esteka interesgarri nagusiak:

http://www.oepm.es
http://invenes.oepm.es/InvenesWeb/
http://ep.espacenet.com/
http://www.wipo.int/patentscope/es/