Aurkezpena

DESPOPULAZIOAREN AURKAKO TOKI-GARAPENEKO PROGRAMA
Sustraiak NUPek Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan garatutako programa bat da. Aukera ematen du praktikak despopulatzeko arriskuan dauden Nafarroako udalerrietan egiteko, Nafarroako lurraldeen arteko oreka berreskuratzen laguntzeko xedez, giza kapitala eramaten baitu lurralde horietara hango egitura produktiboa, soziala eta ekonomikoa dinamizatzeko.
Sustraiak programak aukera ematen du 300 eta 450 ordu arteko prestakuntza praktikoa egiteko Nafarroako eremu hustuetan dagoen eta 250 langile baino gutxiago dituen entitate publiko edo pribatu batean. Prestakuntzako egonaldi horiek ikasteko laguntza bat jasotzen dute, eta NUPek tutorizatu eta ebaluatu eginen ditu. 2025eko uztailaren 1a izanen da praktikak hasteko azken eguna.
Kontsultatu eskaintzak
Ikasleentzako informazioa - Entiateentzako informazioa
Zer emane dizu Sudtraiak izeneko programak?
- Zure ezagutza akademikoak benetako ingurune batean eta prestakuntzako ikuspegi batekin praktikan jartzeko aukera
- Praktikaren eremuko proiektu baten garapenean parte hartzekoa
- Landa ingurunearen ezagutza
- Bizi-esperientzia berezia
- Eremu horretan murgiltzea
- Aukerak detektatzeko bidea
- Ekintzailetza
- Tutorizazio, orientazio eta segimendu indibidualak
- Ikasteko laguntza, programak finantzaturik (4.320 € 450 orduko egonaldi praktiko baterako)
Sarbideak: nork har dezake parte?
Baldin eta NUPen gradu, master edo truke programa bat ikasten ari bazara.
- 300 eta 450 ordu arteko praktikaldi bat egiteko aukera izanen duzu, astean gehienez ere 35 orduko arduraldian.
- NUPen graduko edo masterreko matrikula indarrean izan behar duzu praktikaren aldi osoan, eta titulazioaren kredituen % 50 gutxienez gaindituak izan. Kasu horretan, praktika ikasturtean amaitu behar da, hots, 2025eko abuztuaren 31 baino lehen (graduko ikasleak) eta 2024ko irailaren 30 baino lehen (masterreko ikasleak).
Edozein unibertsitatetako titulazio unibertsitario bat baduzu.
- 450 orduko praktika bat egin behar duzu, astean 40 orduko arduraldikoa gehienez, eta beranduenez 2025eko urriaren 31n amaitu.
- Sustraiak programak zure jatorrizko titulazioa osatuko duen prestakuntza emanen dizu "Espezializazio Diploma Erakundeak Garatzeko Gaitasunetan: _TalentUPNA" diplomari esker. NUPeko graduondoko horrekin lan merkatuan eskari handia duen prestakuntza eskuratuko duzu. Moduluak online eginen dituzu, zuretzat erosoagoa izan dadin.Moduluak online eginen dituzu, zuretzat erosoagoa izan dadin. Modulu guztiak online eginen dituzu, eroso-eroso, eta, beranduenez, azaroan bukatuko duzu.
- Titulazio unibertsitarioren bat izanez gero, titulu berekian eman behar duzu izena; matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko duzu, matrikula eta kuotak ordainduta (871,42 EUR), eta TalentUPNAren betekizunak bete. Aplikagarriak dira NUPeko Gizarte Kontseiluak Ikasketa Berekien prezio publikoetan ezarri dituen hobari eta salbuespenak.
Nola har dezaket parte?
Hautaketa egiteko irizpideak
- Espediente akademikoa. Ondorio horretarako, titulazio unibertsitario bat baino gehiago dutenen kasuan, batez besteko notarik altuena hartuko da kontuan. NUPen ikasten baduzu, 2023-2024 ikasturteko deialdi guztiak amaitu ondoren hartuko da kontuan zure espedientearen batez besteko nota, 2 dezimalekin (2024ko urriaren 15ean).
- Berdinketa gertatuz gero, lehentasuna emanen zaio eskatzaile guztiak kontuan hartuta ordezkaritza txikiena duen generoko pertsonari. Berdinketak jarraitzen badu, zozketaz erabakiko da.
- Lehiakortasun deialdiaren prozedura erabiliko da praktikak eginen dituztenei ikasketetarako dirulaguntzak esleitzeko. Betekizunak betetzen dituzten eta hala nahi duten pertsona guztiek hartzen ahalko dute parte, eta aurkeztutako eskaerak zehaztutako balorazio irizpideekin bat etorriz alderatuko dira haien zerrenda bat osatzeko, programan onetsitako praktika guztiak esleitu arte.
Kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk
- Ikasteko laguntzaren zenbatekoa 4.600 € izanen da 450 orduko egonaldi praktiko baterako, edo, egonaldia laburragoa izanez gero, horren parte proportzionala. Ikasle bakoitzak bere gain hartuko ditu egonaldi praktikoaren ondoriozko kostuak, prestakuntzakoak barne.
- Praktikan zehar proiektu bat garatuko duzu, praktika amaitu eta 10 eguneko epean aurkeztu beharko duzuna.
- NUPeko ikasleen kanpoko praktiken arautegiak eta haren aldaketak ezarritakoa bete beharko duzu.
- Ezarritako betebeharretako edozein betetzen ez bada, aprobetxamendurik ez badago edo praktika gauzatzen den entitateak kontrako txostena egiten badu, laguntza jasotzeko eskubidea galduko da; kasu horretan, jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko dira.
- Tituludunen kasuan, nahitaezkoa da “Espezializazio Diploma Erakundeak Garatzeko Gaitasunetan: TalentUPNA” egitea.
- Kuvu elkartearen bidez, parte hartzen duten ikasleek eskura izanen dituzte herrian edo inguruan ostatua bilatzeko zerbitzuak, proiektu horrek Nafarroako Gobernuarekin duen lankidetzari esker
250 langile baino gutxiago dituen edozein motatako entitate publikok edo pribatuk har dezake parte (erakunde edo enpresa publikoa, fundazioa, elkartea, GKEa, ETEa edo MikroETEa), baldin eta 1etik 6rako despopulazio maila duen udalerri batekoa bada “Nafarroan despopulazio arriskuan dauden ingurune eta udalerrien mapa” delakoaren arabera.
Deskargatu informazioa hemen.
Ikasle profila eskatzeko dokumentua
Proiektu eredua. Proiektu bakar bat aurkeztu behar da, prestakuntza-izaera duena eta tutorizatua, eta 300 eta 450 ordu arteko egonaldi batera edo gehiagotara egokitua egon behar du. Entitateek praktiketako ikasle bat baino gehiago eskatzen ahal dute beren proiektua modu justifikatuan gauzatzeko. Kasu horretan, profil desberdinetako ikasleak eskatu beharko dira, diziplina anitzeko lantalde bat sortzeko, une eta espazio berean proiektuan lanean arituko dena.
Parte hartzen duten entitateek lankidetzako esparru hitzarmen bat sinatu beharko dute NUP Fundazioarekin eta Unibertsitatearekin.
Antolatzailea: Finantzatzailea:
