Joan eduki nagusira

Bestelako ikasketak

Gradura egokitzeko ikastaroak

 

Gradura egokitzeko ikastaroak prestakuntza osagarria dira, eta Diplomaturako edo Irakasletzako titulazioa dutenei aukera ematen diete dagokien gradua eskuratzeko.

Lortu nahi duten tituluko kreditu asko aitortuko zaizkie onartutako pertsonei, beren ikasketetan jada gainditutakoak. Beraz, gradura egokitzeko ikastaroan graduko kredituetako bakar batzuk egin beharko dituzte. Ikastaroen "Gidak" atalean dago azaldua zer kreditu egin behar diren ikastaro bakoitzean.

Gradura egokitzeko ikastaroak Gida Ikaspostuak Aldez aurretik izan beharreko titulazioa Kreditu kopurua Ordutegiak Prezioa
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Ikastaroaren gida 25 Diplomatura Enpresa Zientzietan 90 ECTS gehienez Ordutegiak Prezioa
Ekonomia Ikastaroaren gida 25 Diplomatura Enpresa Zientzietan 90 ECTS gehienez Ordutegiak Prezioa
Erizaintza Ikastaroaren gida 10 Diplomatura Erizaintzan 30 ECTS Ordutegiak Prezioa
Haur Hezkuntzako Irakasletza Ikastaroaren gida 20 Diplomatura Haur Hezkuntzako Irakasletzan 42 ECTS Ordutegiak Prezioa
Lehen Hezkuntzako Irakasletza Ikastaroaren gida 20 Diplomatura Lehen Hezkuntzako Irakasletzan, Atzerriko Hizkuntzan, Musika Hezkuntzan (beste espezialitate batzuk) 42 ECTS Ordutegiak Prezioa
Gizarte Lana Ikastaroaren gida 20 Diplomatura Gizarte Lanean 36 ECTS Ordutegiak Prezioa

NUPek eskainitako gradura egokitzeko ikastaroetan lanpostua eskatzeko, aurreinskripzioa egin eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar da.

1. Aurreinskripzioa

  • Epea: 2024ko martxoaren 1etik 19ra 
  • Nola: Erregistro elektronikoan. Cl@ve Permanente edo ziurtagiri digitala eta Autofirma instalatuta eduki behar dira.
  • Dokumentazioa. Eskabidearekin batera erantsi behar da:
    • NANaren fotokopia (NUPeko tituludunek izan ezik)
    • Unibertsitateko titulua edo hura eskatu izanaren frogagiria, jatorrizkoa eta kopia edo fotokopia konpultsatua (NUPeko tituludunek izan ezik). (*)
    • Unibertsitateko espediente akademikoa edo ikasketa-ziurtagiria, jatorrizkoa eta kopia edo fotokopia konpultsatua (NUPeko tituludunek izan ezik). (*)
    • Barematu beharreko beste merezimendu batzuk justifikatzen dituzten dokumentuak, Gradura Egokitzeko Ikastaroaren gidaren arabera (zer ikastaro nahi den).(*)

(*) Sinadura elektronikorik ez duten dokumentuak geroago eskatu ahal izango dira, egiazta daitezen.

2. Onartuen zerrendak (Onartzeko dauden datak)

  • Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko martxoaren 27ko 14:30ak baino lehen
  • Erreklamazioak: 2024ko apirilaren 2tik 4ra
  • Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 23ko 14:30ak baino lehen.

Matrikula egin baino lehen, jatorrizko ikasketetan gainditutako kredituak aitortzeko ebazpena eskatu eta eskuratu behar dira.

Honako urrats hauek egin behar dira:

1. Abonu-agiriaren eskaera eta tasa administratiboaren ordainketa

Kredituen balioa aitortzeko eskaerari dagokion abonu-agiria eskatu behar da Graduko Ikasketen Atalean (grado@unavarra.es), eta tasa administratiboa ordaindu.

Modu presentzialean edo posta elektronikoz aurkezten ahal da, honako hauek adierazita: izen-deiturak; NANa, AIZ edo pasaportea, eta zer ikasketetan izan den onartua.

2. Eskabidearen eta dokumentazioaren aurkezpena

Ordainketa egin ondoren, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu behar da Unibertsitatearen Erregistro Elektronikoan aitorpen mota bakoitzerako.

Kredituak aitortzea unibertsitateko ikasketengatik

  • Kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskabidea: Eskabidea
  • Ordainketa egin dela egiaztatzen duen abonu-agiriaren frogagiria.
  • Kredituak beste unibertsitate batean egin badira: 
    • Unibertsitatez aldatzeko eskabidearekin batera aurkeztutako ziurtagiri akademikoa
    • Irakasgaien programa ofizialak, jatorrizko unibertsitateak behar bezala zigilaguak
  • Atzerriko ikasketak badira: 
    • Unibertsitatez aldatzeko eskabidearekin batera aurkeztutako ziurtagiri akademikoa
    • Ikasketa plana (Pénsum edo Sylabus)
    • Irakasgaien programa ofizialak, jatorrizko unibertsitateak behar bezala zigilatuak

Hala badagokio, zinpeko itzultzaile batek egindako itzulpena

Dokumentazioa agintari eskudunak eman eta bide diplomatikoz legeztatu behar du, EBkoa izan ezik.

3. Kredituak aitorpenaren ebazpena eta kredituen ordainketa

Ikasleak, kredituen balioa aitortzeko eta transferitzeko eskaeraren ebazpena jasotzen duenean, aitortu zaizkion kredituei dagokien prezioa ordaindu beharko du (kredituen prezioaren %10, ikasletak NUPen egin baditu; prezioaren %25, beste unibertsitateren batean egin baditu).

Behin kredituen aitorpena ordaindu eta gero, Graduko Ikasketen Atala harremanetan jarriko da ikaslearekin, matrikula egin dezan gradurako egokitzeko ikastaroko irakasgaiekin.

Lehendabizi Internet bidez egin beharko da matrikula, eta gero, bi asteko epean, dokumentazioa aurkeztu eta matrikula ordaindu.

Prezioak

Kontzeptu hauek osatzen dute egokitzeko ikastaroen prezioa:

  • Aitortutako kredituen % 25 (% 10 NUPeko ikasleak badira)
  • Prezio administratiboak
  • Prezio akademikoak: matrikulatutako kredituen prezioa. Nafarroako Gobernuak graduko ikasketetarako onetsitako prezioekin bat dator.

Argibide gehiago: graduko prezio publikoak.

1. MATRIKULAREN PREZIOAK
Gradura egokitzeko ikastaroak: 1. matrikularen prezioa (euroak/ECTS)
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 15,48€
Ekonomia 15,48€
Haur Hezkuntzako Irakasletza 15,48€
Lehen Hezkuntzako Irakasletza 15,48€
Gizarte Lana 15,48€
Erizaintza 21,95€
Matrikula batengatik ordaindu beharreko kopuru osoaren adibidea (2021/2022 ikasturtea)
Kontzeptua Kredituak NUPeko ikasleak Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleak
Kredituen aitorpena 198 306,50€ 766,26€
Matrikula: prezio akademikoak 42 650,16€ 650,16€
Administrazio prezioak - 73,52€ 73,52€
GUZTIRA - 1030,18€ 1483,94€

Zenbatekoa eta ordainketa